SOLOKOETXEKO ERAIKUNTZA


 Solokoetxe ikastetxearen eraikinaren erabilera urteetan zehar aldatuz joan da. XIX. mendearen amaieran, Bilbo hiria  hazten zegoen eta Atxuriko hospitala txiki geratu zen, gainera izurriteak ere areagotu egin ziren. Hau dela eta 1879.urtean  Bilboko udaletxean egin zen plenoan, hospital berri baten beharra azpimarratu zen, ibaitik hurrunago eta leku  eguzkitsuago batean kokatutakoa. Horrela erabaki zen Solokoetxeko hospitala eraikitzea.

 Edesio Garamendi arkitektoak diseinatu zuen 1891. urtean eta urte bete beranduago bukatuta zegoen gaur egun ezagutzen  dugun eraikina.

Eraikin zaharra



 Gerra zibilean alderdi sozialistaren kuartela izan zen eta behin hau gerra bukatuta, ikastetxea bihurtu zuten. 1913ko  Urriaren 9an inauguratu zen Solokoetxeko Irakasleen Eskola bezala ezagutu zena. Bere lehenengo zuzendaria Maria  Berasategi izan zen. Beraz iaz 100 urte bete ditu eskola izendatu zutenetik.

 Irakasleek bigarren solairuan ikasten zuten, ikasleen berriz lehenegoan eta irakasleek praktikak egiteko lehenengo  solairura jaisten ziren. 

 Hona hemen Solokoetxen ikasi zuten irakasle eta ikasle taldeak

Ikasleek Solokoetxen



Gaur egun ezagutzen dugun ikastetxearen jatorria Karmelo ikastolan aurkituko dugu. 1964an topatuko dugu bere             hastapena, garai latz haietan irakaskuntza euskalduna sustatzeko ekimena izan zelarik.

Gutxi batzuren burutapena, denborarekin, zabaltzen joan zen kooperatiba bihurtuz, eta azkenik, 1993an publiko bihurtu zen. Gaur egun eta gorabehera askoren ondorioz Atxuriko ikasleek dira gure jatorria.
 
 
 

Subpáginas (1): Sin título