Unibertsitatera Sartzeko ebaluazioaren eta tramiteen egutegia 2017-2018


Otsailearen 13tik 24ra

EHU

Hautaprobetarako datuak grabatzeko aplikazioa erabilgarri egongo da otsailaren 13tik martxoaren 24ra. Aplikazioak hiru zati ditu:

  • Datu pertsonalak
  • Sarrera Frogako matrikula (Selektibitatea)
  • Unibertsitatean sartzeko matrikula

Guk ikastetxean horrela egingo dugu:

Martxoak 8

Egun honetan guztiok batera ikastetxean berton sartuko ditugu datuak informatika gelan 10:20ean. Horretarako ondorengo informazioa izan beharko duzue:

  •  Bankuko libretaren 1.orriaren fotokopia edo argazkia. Agertu behar dira datu hauek:

·         libretaren titularraren Izen Abizenak eta NAN zenbakia

·         IBAN + kontu zenbakia

  • Nota igotzeko aurkezten bazarete, ze gaiak aukeratuko dituzuen.
  • Argi izan zer ikasi nahi duzuen unibertsitatean eta ordenatu graduak gustukoen dituzuenetik hasita. Askoz jota 8 gradu aukera daitezke. Datu hauek geroago sar daitezke.

Martxoak 8tik 17ra

Egun hauetan zehar, zuek konprobatu beharko duzue ea Sarrera Frogako informazioa ondo dagoen: akatsak zuzendu, falta den informazioa sartu … eta abar.

Martxoak 17tik 24ra

Ikastetxean egiaztatuko ditugu Sarrera Frogako datuak ondo dauden, baina akatsak zuek zuzendu beharko dituzue. Martxoaren 24tik aurrera ezin izango da Sarrera Frogako daturik aldatu.

Ekainak 7,8,9   ORDUTEGIA

Unibertsitatean Sartzeko Ohiko Frogak egingo dira.

Ekainak 15

Sarrera Frogako txartelak banatu eta notak Interneten publikatu.

Ekainak 19tik 23ra

Epe honetan Unibertsitatean Sartzeko datuak berrestu behar dira eta aldaketak ere egin daitezke.




SelectionFile type iconFile nameDescriptionSizeRevisionTimeUser